Espainia bihurtu da norvegiar bakailao horren kontsumitzaile nagusienetakoa. Arrain hori Ozeano Artikoan bakarrik arrantzatzen da. Norvegiak itsasoko 927.000 tona produktu esportatu zituen, 31,5 mila milioi euroren esportazio-balioarekin. Pasa den urteko bolumen berbera da, eta esportazio-balioak 485 milioi igo ziren (%2) 2017ko lehen lau hilabeteren aldean.
Arrain basatia da, ugaltzeko unea heltzen zaionean ahalegin itzela egin behar izaten duena, uren kontra mila kilometro baino gehiago ibili behar izaten baitu jaio zen itsasertz berean arrautsak erruteko. Skreiari atleta bat dela esaten zaio, gihar sendokoa da, zuria eta mamitsua, espainiar ahozurientzat aproposa.
Denboraldiko produktua da eta oso harrera ona izan du Espainian freskotan kontsumitzeko. Izan ere, oso koipe gutxiko eta proteina-eduki handiko (%21) okela du. Nahiko prezio onean dago, gainera. Kiloa 5 euro inguruan erosten da eta Espainian 9 euro inguruan saltzen da”, adierazi du Ingebrigtsen-ek.
Arrain basatia da, ugaltzeko unea heltzen zaionean ahalegin itzela egin behar izaten duena, uren kontra mila kilometro baino gehiago ibili behar izaten baitu jaio zen itsasertz berean arrautsak erruteko.
Inportatzaileek merkatu on bat hornitzen dute, hala adierazten du bolumenean %5 igo izanak eta 2017tik 2018ra bakailao oso freskoaren balioa %18 igotzeak. Espainiarrentzat, norvegiar bakailao onena da, ia hanka beltzeko (premium urdaiazpikoa) baten bezalakoa, eta oso harrera ona izaten du urtero. Espainiako supermerkatuek merkaturatze-lan ona burutzen dute euren katalogoekin eta beste bitarteko batzuen bidez.