Banaketarako gune estrategiko ezin hobea
Pescados Biamar, S.L.
Azpiegitura logistiko azkarra bezeroari zerbitzu hobea emateko
Pescados Biamar SLk merkatu nazionalean eta nazioartekoan egun den logistika onenarekin egiten du lan, Europako osasun-araudiak ezartzen duen hotzeko kate sanitarioa mantenduz.
Gure enpresa produktuak penintsula osora eta Europara banatzeko gune estrategiko ezin hobean dago, eta gure produktuek helmugan ere freskotasuna eta kalitatea mantentzearen abantaila dugu.

Hornitzaileen hautaketa
Produktu on baten berme
Pescados Biamar, S.L. enpresan erosketa selektiboa egiten dugu egunero, Pasaiako Portuan enkantean zuzenean erosita. Horrez gainera, Kantaurialdeko eta Mediterraneoko portuetatik datorren arraina erosteaz arduratzen diren profesionalak ditugu.
Hasi ginenetik planteamendu zorrotza dugu inportazioko arrain freskoarekin, eta horretarako oso harreman komertzial ona dugu hainbat hornitzailerekin, produktu fresko eta kalitate oso onekoa izango denaren konfiantza bermatzen digutenak. Norvegia, Danimarka, Erresuma Batua, Frantzia, Irlanda eta beste hainbat herrialdetako arrain freskoa inportatzen dugu. Nagusiki, produktu hauek inportatzen ditugu: legatza, zapoa, bakailaoa, berruenda, ikazkina, bakailao-kokotxa, etab.
Arrain-lonja z/g, 20110 Pasaia San Pedro, Gipuzkoa
Tlfnoa: (+34) 943 39 75 06
Fax-a: (+34) 943 39 02 29
Posta elektronikoa: administracion@pescadosbiamar.com