Lege-oharra
Gune honetan, ERABILTZAILEAK aurkituko du webgune honen arduradunak garen aldetik erabiltzaileekin ditugun harremanak zehazten dituzten legezko zehaztapen eta baldintzei buruzko informazio guztia. Erabiltzaile gisa, garrantzitsua da zehaztapen hauek ezagutzea zure nabigazioarekin jarraitu baino lehen.
MIREN BAKARNE. Webgune honen arduraduna den aldetik, konpromisoa hartzen du gure erabiltzaile eta bezeroen informazioa berme guztiekin prozesatzeko eta gure erabiltzaileen datu pertsonalak biltzea eta erabiltzea arautzen duten estatuko eta nazioarteko betekizunak betetzeko.
Beraz, webgune honek zorrotz betetzen du Datuak Babesteari buruzko 2016/679 EB Araudia (DBAO) eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (IGMEZL).
ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK
Baldintza Orokor hauek arautzen dute pescadosbiamar.com webgunea osatzen duten web-orrien erabilera (are sarbidea), horietan eskuragarri jarritako eduki eta zerbitzuenak barne. Hala, pescadosbiamar.com webgunera sartzen den edozein pertsonak (“Erabiltzailea”) onarpena ematen die une bakoitzean pescadosbiamar.com atarian indarrean diren Baldintza Orokorrei.
ZER DATU PERTSONAL ETA NOLA BILTZEN DITUGU
Irakurri Pribatutasun politika
ERABILTZAILEEN KONPROMISOAK ETA BETEBEHARRAK
Erabiltzailea jakinean geratzen da, eta onartu egiten du, webgune honetara sartzeak ez duela inolaz ere esan nahi merkataritza-harreman bat hasten denik pescadosbiamar.com enpresarekin. Era horretan, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertako zerbitzu eta edukiak indarreko legedia, fede ona eta ordena publikoa urratu gabe erabiltzeko.
Debekaturik dago webgunea legezko ez den edo lesioak egiteko eran erabiltzea, edota webgunearen funtzionamendu normalerako kaltegarria izan daitekeen edo eragozten duen edozein eratan. Webgune honetako edukiei buruz, debekaturik dago: horiek erreproduzitzea, banatzea edo aldatzea, osorik edo zati batean, haren legezko titularren baimenik ez bada, behintzat; emailearen edo legezko titularren eskubideen edozein urraketa; eta, merkataritza edo publizitate helburuetarako erabiltzea.
pescadosbiamar.com webgunea erabiltzean, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du pescadosbiamar.com-en edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzaketen jokabiderik ez burutzeko, ezta ataria (domeinua adierazi) kaltetu, ez erabiltzeko moduan utzi edo gainkargatu dezaketenik ere, edota webgunearen ohiko erabilera edozein modutan eragotzi dezakeenik.
Nolanahi ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta beraz, pescadosbiamar.com-ek ezin duela bermatu birusik edo Erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo horietan jasota diren dokumentu elektroniko eta fitxategietan gorabeherak eragin ditzaketen beste elementurik ez denik egongo.
SEGURTASUN-NEURRIAK
Erabiltzaileak pescadosbiamar.com webguneari jakinarazten dizkion datu pertsonalak datu-base batzuetan biltegiratuak izan daitezke, automatizatuak izan ala ez, eta pescadosbiamar.com da horien titular bakarra, bere gain hartzen dituelarik datuak babesteko indarreko araudian ezarritakoa betez horietan den informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten arlo tekniko, antolakuntzako eta segurtasunezko neurri guztiak.
Erabiltzaileen eta pescadosbiamar.com-en arteko komunikazioa kanal seguru baten bitartez egiten da, eta transmititutako datuak https protokoloei jarraituz zifratzen dira. Hori dela eta, erabiltzaileen konfidentzialtasuna bermaturik egoteko segurtasun-neurri hoberenak eskaintzen ditugu.
ERREKLAMAZIOAK
Pescados Biamar SLk jakinarazten du erreklamazio-orriak daudela erabiltzaile eta bezeroen eskura. Erabiltzaileak erreklamazioak aurkeztu ahalko ditu bere erreklamazio-orria eskatuz edo posta elektroniko bat igorriz administracion@pescadosbiamar.com helbidera, bere izen-abizenak, eskuratu duen zerbitzu edota produktua eta erreklamazioaren arrazoiak adieraziz.
Erabiltzaileak/Erosleak hala nahi badu, posta elektroniko bidez jakinarazi ahalko digu erreklamazioa, administracion@pescadosbiamar.com helbidera igorrita, honako erreklamazio-inprimakia hau beterik dela:
- Zerbitzua / produktua
- Eskuratu izan den eguna:
- Erabiltzailearen izena:
- Erabiltzailearen helbidea:
- Erabiltzailearen sinadura (soilik paperean aurkezten bada):
- Data:
- Erreklamazioaren zioa
GATAZKAK KONPONTZEKO PLATAFORMA
Interesgarria baldin bazaizu, Europako Batzordeak eskaintzen duen gatazken konponketarako plataforma ere erabil dezakezu zure erreklamazioentzat. Esteka honetan dago eskura: http://ec.europa.eu/consumers/odr/
JABETZA INTELEKTUALAREN ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK
Jabetza Intelektualaren Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoa betez, berariaz debekaturik daude web-orri honetako edukiak Pescados Biamar SLren baimenik gabe osorik edo zati batean merkataritza helburuekin erreproduzitzea, banatzea eta jendarteratzea, eskura jartzeko modalitatea barne, edozein euskarritan eta edozein baliabide tekniko erabilita. Erabiltzaileak Pescados Biamar SLren titulartasuneko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du.
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du webgune osoa egile-marka, -eskubide eta beste legezko eskubide batzuekin babestuta dagoela, Espainia atxikita den nazioarteko itunekin eta jabetzari buruzko Espainiako beste eskubide eta lege batzuekin bat etorriz. Denak jasotzeko asmorik gabe, barne hartzen dira testua, softwarea, edukiak (horien egitura, hautaketa, antolaketa eta aurkezpena barne), podcasta, argazkiak, ikus-entzunezko materiala eta grafikoak.
Erabiltzaile batek edo hirugarren batek uste badu jabetza intelektualeko legezko bere eskubideak urratu izan direla eduki jakin bat webgunean sartzeagatik, Pescados Biamar SLri jakinarazi beharko dio inguruabar hori, honako hau azalduz::
- Ustez urratu izan diren eskubideen titular interesatuaren datu pertsonalak, edota, erreklamazioa interesduna ez den hirugarren batek aurkezten badu, ordezkatuz aritzeko duen ahalordetzea.
- Jabetza intelektualeko eskubideek babestutako edukiak eta horiek webgunean non azaltzen diren azalduko du, eta baita aipatu jabetza intelektualeko eskubideen egiaztapena ere eta interesduna jakinarazpenean eskainitako informazioen egiazkotasunaz erantzule egiten den berariazko adierazpena.
KANPOKO LOTURAK
Pescados Biamar SLren web-orriek beste webgune propio batzuetarako eta hirugarrenen jabetzako edukietarako loturak eskaini ditzakete.
Lotura horien helburu bakarra da Erabiltzaileari esteka horietara sartzeko aukera ematea.
Pescados Biamar SLk ez du bere gain hartzen lotura horietara sartzeagatik Erabiltzaileak izan ditzakeen emaitzen gaineko inolako ardurarik.
Era berean, Erabiltzaileak orriak, sustapenak eta afiliatuen programak aurkituko ditu webgune honetan, erabiltzaileen profilak ezartzeari begira nabigatzeko ohiturei jarraituz sartzen direnean. Informazio hori anonimoa da beti, eta ez da identifikatzen Erabiltzailea.
Babesletzako edo afiliatuen esteketako webgune horietan eskaintzen den informazioa webgune horietan erabiltzen diren pribatutasun-politikei loturik egongo da, eta ez hemengo pribatutasun-politika honi. Beraz, erabiltzaileei biziki gomendatzen diegu xehetasunez azter ditzatela afiliatutako esteken pribatutasun-politika horiek.
Bere webgunetik XXWEBXX atarira loturarako edozein gailu tekniko ezartzeko asmoa duen Erabiltzaileak Pescados Biamar SLren aurretiko eta idatzizko baimena jaso beharko du. Lotura ezartzeak ez du inolaz ere esan nahi harremanik denik Pescados Biamar SLren eta lotura hori ezartzen duen webguneko jabearen artean, ezta ere Pescados Biamar SLk onetsi edo onartzen dituenik bertako eduki eta zerbitzuak.
IRUZKINEN POLITIKA
Gure webgunean iruzkinak egiteko aukera dago, edukiak aberastu eta kontsultak egite aldera.
Ez da onartuko webgune honetako gaiekin zerikusirik ez duen iruzkinik, ezta ere egilearen edo beste kide batzuen aurka difamazioak, laidoak, irainak edo eraso pertsonalak dituztenak edo, oro har, errespetu falta ageri dutenak.
Ezabatu egingo dira, halaber, informazio argiro faltsua edo engainagarria duten iruzkinak eta informazio pertsonala azaltzen dutenak, esaterako bizileku pribatuak edo telefonoak, eta datuak babesteko gure politika urratzen dutenak.
Era berean, atzera botako dira webgune, pertsona edo kolektibo bat sustatzeko asmo soilekin sortutako iruzkinak, eta oro har spam gisa har daitekeen guztia.
Ez da onartzen iruzkin anonimorik eta pertsona berberek goitizen ezberdinekin jarritakorik. Ez dira ere onartuko eztabaida bat sortzera bultzatu edo beste erabiltzaile bat jarrera bat hartzera behartu nahi duten iruzkinik.
BERME ETA ERANTZUKIZUNETIK KANPO
Zerbitzu-emaileak ez du bermerik ematen eta ez du inolaz ere bere gain hartzen jarraian azaltzen diren arrazoiengatik sor daitezken edozein izaerako kalte eta galerengatiko erantzukizunik:
- Webgunearen edo haren zerbitzu eta edukien eskuragarritasunik, mantentzerik edo funtzionamendu eraginkor ezagatik.
- Edukietan birusak edo programa gaizto edo kaltegarriak egoteagatik.
- Zilegi ez den erabileragatik, zabarkeria edo iruzurragatik edo Lege-ohar honen aurkakoa izateagatik.
- Hirugarrenek emandako eta webgunean erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuak zilegizkoak, kalitatezkoak, fidagarriak, erabilgarriak eta eskuragarriak ez izateagatik.
- Zerbitzu-emaileak ez du bere gain inolako ardurarik hartzen web-orri honen legez kanpoko edo behar ez bezalako erabileragatik sor daitezkeen kalteen gainean.
LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIZIOA
Oro har, webgune honetako zerbitzu telematikoen harira Pescados Biamar SLk erabiltzaileekin dituen harremanak Espainiako legeria eta jurisdikzioaren eta auzitegien mende daude.
KONTAKTUA
Erabiltzaile batek zalantzarik baldin balu Lege-ohar hauei buruz edo Pescados Biamar SLren atariaren edozein iruzkini buruz, zuzendu, arren, helbide honetara: administracion@pescadosbiamar.com
MIREN BAKARNE eratzen dugun taldetik eskerrak ematen dizkizugu Lege-ohar hau irakurtzeari eskainitako denboragatik.