Arrain-lonja z/g, 20110 Pasai San Pedro, Gipuzkoa

Carrefour-ek merkatuko lehen erretilu birziklagarri eta biodegradagarria atera du arrandegiko bere produktuentzat. Espainiako banaketa sektorean ezaugarri horietakoen artean erabiltzen den lehen ontzia da, eta kate horren establezimenduetako arrandegi sailetan aurki daiteke. Erretilu horren erabilpena konpainiak iraunkortasunaren alde duen konpromisoaren emaitza da. Kate horren helburua da liderrak izatea elikaduraren trantsizioan.

Carrefour-ek Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin (MAPA, gaztelaniaz) hitzartu duen jarduera-protokoloaren harira zabaldu dute produktu berria. Hauxe da protokolo horren helburua: arrain urdinaren hazkundea sustatzea, garapenerako aukera berriak identifikatzea, eta merkataritza sektorean arrantzako produktuen kontsumoa sustatzea. Akordioa, berriz, hauek sinatu dute: Alberto López eta José Luis González Serrano, MAPAren Arrantzako Idazkaritza Orokorraren ordezkaritzan, eta Eric Uzan eta Jorge Ybarrak, hurrenez hurren Carrefour España enpresako zuzendari nagusiak eta banaketa-enpresaren Elikadurako zuzendari komertzialak.